2009-07-11. Juan Inazio Sudupe salestarra Cinkanssén (Togon)
Burkina Fasoko hiriburua den Ouagadougou hirian egin nuen sarrera Afrikan uztailaren 7an, San Fermin egunez. Hurrengo egunean Cinkasséra abiatu eta iritsi ginen. Cinkanssé Togoko iparraldean dago, Ghana eta Burkinarekin mugan. Zaila da zenbat jende bizi den hemen zehazki jakitea, baina 20000 inguru izan daitezke, erdia pasa musulmanak dira, eta kristau komunitateak handitzen ari dira. Herriko erdiguneaz aparte, lautada hau herrixka txikiz josita dago… Orain eurien garia izanik, nahiz eta ez duen oraingoz euri handirik egin, hemengo sabana berde-berdea dago, benetan ikusgarria da…
Ume ugari ikusten dira bide eta bazter guztietan, jende gazte asko… Cinkansseri bizitza borbor dario…
Salestarrak hemen ari dira lanean azken 30 urtean. Hiru lagunek osatzen dute gaur egungo komunitatea: Azkoitira joan izan den Antonio Gutiérrez misiolaria, Kolonbiako apaiz gazte bat, John, eta Valerio nafarra. Parrokian badaude monjeen hiru komunitate ere.
Lan izugarria ari dira aurrera eramaten. Batez ere atal hauetan ari dira:
– Parrokia eta herrixketako elizak. Han katekesia zaintzen da, elizkizunak,… Lan sozial handia egiten da: putzuak eraikitzea, konposta egitea, denda – tailerrak sortzea,…
– Barnetegia: Urtean zehar 25 gazte inguru bizi izan dira bertan (Foyer Don Bosco). Gazteei bizitzeko egoitza bat uzten zaie eta beraiek antolatzen dute beraien bizimodua: janariak, arropa,…
– Lizeo edo Bigarren Hezkuntzako eskola eraiki berri dute: Colle – Don Bosco, aurtengo irailean inauguratuko dena.
– Oratorioa, gaztetxoentzat aisialdiko ekintzak antolatuz…
– Gai hauetaz aparte, helduen alfabetatzean lan handia egiten ari dira; emakumeei mikro-kredituak banatzen, anakardo eta moringa zuhaitzak landatzea,…
Batez ere putzuak eta denda-tailerrak bisitatu ditut egun hauetan. Gipuzkoako hainbat udalek diru laguntzak eman dituzte denda-tailer hauek egiteko. Inauguratzear daude jadanik 5 eta beste 10 egiteko prozesua hastear dago. Eraikin xume hauek garrantzi handia izan dezakete herrixketako jendearentzat: lantoki edota saltoki finko bat izan dezakete hirian,… gainera hainbat fruitu gorde dezakete biltegietan, prezio garestitzen denean saltzeko ere. Orain arte, jende xume hau erraz engainatu izan dute hiritarrek. Hainbat emakume gazterentzat lan autonomo bat egiteko aukera paregabea izan daiteke.
Putzuak laguntza handia dira herriaren bizitza baldintzak hobetzeko. Putzuak elkarlanean egiten dira: Antoniok bere laguntza ematen du: putzua kokatu, lan espezializatua bideratu, konpresorea ekarri,… baina herri osoak parte hartu behar du bere lana eta laguntzaz. Izan ere, putzua herriarena izango da, herriak eraikia, ez misiolari zuriaren opari bat…
Hemengo ume eta gaztetxoak oso argiak dira, beti agurtzen dute, eta errespetuzko jarrera dute. Futbolari apartak dira eta gure Ligako jokalari garrantzitsuenak ezagutzen dituzte, batez ere afrikarrak. Hemen oso ongi hartua sentitu naiz… Guztion laguntzagatik, eskerrik asko!!
La comunidad salesiana de Cinkassé desarrolla una extraordinaria labor de evangelización y de promoción social, de mejora de las condiciones de vida de la gente de Cinkanssé, ciudad y poblados. De manera especial trabaja estos aspectos: alfabetización de adultos, escuelas infantiles y Liceo Colle Don Bosco, que se inaugura el próximo septiembre, oratorio y centro juvenil, construcción de pozos, elaboración de compost,… De manera especial he visitado la iniciativa de las tiendas-taller, que permitirán la inserción laboral de las jóvenes y la venta de la producción de los poblados en condiciones justas…Hay 5 a punto de inaugurar y se espera comenzar a edificar otras 10 en un futuro próximo. Es una iniciativa en la que han colaborado varios ayuntamientos de Gipuzkoa y que esta comunidad quiere agradecer de una manera especial. Un caluroso saludo a todos.
Carlos dice
Te mandamos un saludo, aita sudupe, desde Ecuador. Ya compartiremos experiencias y «susedidos» al retorno.
-Txetxu-
Lurdes dice
Juan, galdu egin diat hire emaila eta ezin diat ezer bidali.
Jarraipena egiten diat orri honen bidez. Denak ondo. Ia esperientzi honek bete, bete egiten al hauken.
Denen partetik muxu asko eta besarkada handia. Jende askok galdetzen ziek hire berri.
Emaila bidali.